Garbiketa orokorrak

Garbiketa orokorrarekin, garbiketa-tekniken eta -tratamenduen alderdi zabalak hartzen dituen zerbitzu batez ari gara, bai eta horiek aplika ditzakegun espazio anitzetaz ere.
Batzuetan, gainazala garbitzearekin, birpasatzearekin, ez da nahikoa izaten; garbiketa sakona behar duzu. Zure etxebizitza, eraikina, lokala, bulegoa, enpresa, pisua... Era guztietako espazioez arduratzen gara, modu integralean edo partzialean.
Inurri Garbiketak-en 1989tik ari gara garbiketa orokorreko zerbitzuak eskaintzen, beti ere gure lanaren kalitate gorena eta gure bezeroen gogobetetasuna bilatuz. Zer egin dezakegu zugatik?
Etxebizitzen garbiketa
Bizitzeko den edozein etxe huts edota altzariz hornitutako edozein gela edo eremu zehatz garbitzen ditugu: logelak, egongela, korridorea, komunak, sukaldea, terraza, balkoia, eremu komunak... Eraikinaren higienizazioa behar baduzu, deitu diezaguzu.
Etxebizitzen garbiketa
Etxebizitza partekatuetan, garbiketa tentsio puntua izan daiteke bizikidetzan. Utzi lana adituen eta profesionalen esku, eta gozatu leku garbiago eta erosoago batek dakarren ongizateaz.
Erainkinen garbiketa
Etxebizitzaz harago, eraikineko edo komunitateko edozein gune komunetan egiten dugu garbiketa-lana: igogailuak, leihoak, eskailerak, korridoreak, ataria... Utzi mantenuaren ardura gure esku.
Lokal garbiketa
Mota guztietako lokalak garbitzen ditugu: biltegiak eta merkataritza-establezimenduak, bulegoak eta dendak... Lan-guneez, harrera-guneez, komunez, atsedenlekuez eta eremu konpartituez, korridoreez, jantzitegiez, eta abarrez arduratzen gara.
Sukalde garbiketak
Sukaldea da etxe baten gehien zikintzen den guneetako bat, eta, era berean, garbitzeko orduan arreta gehien eskatzen duenetako bat. Guztiaz arduratzen gara: azulejuak, baldosak, altzariak, bitrozeramika, gainaldeak, harraska, zoru eta pareten ertzak...
Komun garbiketa
Komunaren higienea mantentzea oso garrantzitsua da infekzioak eta bestelako gaixotasunak saihesteko. Azulejuak, baldosak, manpara, ispiluak, altzariak, zoruko junturak eta hormak sakonki garbitzen ditugu... Desinfekzioa ere egiten dugu.
Salmenta, alokairu, mudantza edo obra amaierarako garbiketa
Etxebizitza berri batera sartzen garen lehen aldian, leku bitxia iruditu dakiguke, eta ahalik eta azkarren moldatu nahi dugu espazio berrira. Sentsazio hori eskaini diezagukeen modurik eraginkorrenetako bat leku jakina ahalik eta garbien aurkitzea da.
Zure etxean obrak egin berri dituzu? Alokatzeko edo saltzeko zorian zaude? Etxez aldatuko zara? Etxe berri horren garbiketa profesionala egiteaz arduratzen gara zuretzat edo etorkizuneko jabe edo maizterrentzat.
Donostia eta aldiriak
En Inurri Garbiketak gure bezeroen espektatibak gainditzen ditugu kalitate gorena bilatuz. Donostian eta inguruetan behar dituzun garbiketa-zerbitzu guztiak garatzeko eskarmentua eta gaitasuna dugu./p>
- Konpromisorik gabeko aurrekontua
- Ordutegi malgua
- Prezio lehiakorra
