Bizilagun komunitateen garbiketa

Jabekideen erkidegoa garbi edukitzeak bizilagunen arteko harremana eta eguneroko bizikidetza errazten ditu. Era berean funtsezkoa suerta dakioke etxebizitza bat erosi edo alokatu nahi duenari.
Jabetza Horizontalaren Legearen arabera, komunitate bateko jabeak behartuta daude haren kontserbazioan parte hartzera, hau da, finkaren mantentze-lan eta garbiketaren ardura dute. Horregatik, bizilagunen bileratan behin eta berriz errepikatzen den gaia da atari edo eraikinerako garbiketa-enpresa bat kontratatzea.
Inurri Garbiketak -en ibilbide luzea dugu garbiketaren sektorean, eta zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzen ditugu, finka bakoitzaren behar eta ezaugarrien arabera, bezero bakoitzaren eskaerei ahalik eta arretarik eta kalitaterik handienarekin erantzuteko.
Zer onura dakarzkizu komunitateen garbiketan espezializatutako Inurri Garbiketa moduko enpresa bat kontratatzeak?
Kudeaketa-baliabideak arintzea
Egunerokotasunean zaila da bizilagunek komunitatearen garbitasunaz arduratzeko denbora izatea. Gure lanak garbiketa-zerbitzu profesional bat eskaintzen dizu, zuk zure denbora librea beste gauza batzuetarako izan dezazun.
Eremu komunen garbitze sakona
Esperientzia eta ezagutza handia dugu garbiketaren sektorean, eta, horri esker, edozein espazio tratatzeko behar diren garbiketa-makinak eskuratu ahal izan ditugu. Hala, baliabideak ditugu: eraikinak, atariak, igogailuak, eskailerak, paseo eta jolaserako guneak, paperontziak, garajeak,, trastelekuak, lurzoruak garbitu eta distiraraztzeko.…
Koordinazioa y eraginkortasuna
Esperientziak garbiketa-prozesu kontrolatu bat garatzera eraman gaitu, metodo eta produktu zehatzak espazio bakoitzaren arabera aplikatzen laguntzen diguna. Komunitate osoaz arduratzeak ikuspegi orokorra ematen digu, bertan egiten ditugun jardueren multzoari mesede egiten diona.
Harreman hobeak bizilagunen artean
Garbitasuna eta higienea arnasten den ingurune batean bertakoen bizi-kalitatea hobetu egiten da. Gainera, zure komunitatearen garbitasuna esku onetan uzteak kezka bat kendu eta ondorio positiboak ditu norbanakoaren ongizatean; hain zuzen bizilagunen arteko bizikidetza hobean islatzen dena.
Zure komunitatean higiezinak alokatzeko edo saltzeko aukera gehiago
Lehen inpresioa beti da oso garrantzitsua. Zure komunitatearen irudi on, aratz eta zaindua aurkezpen-gutun ezin hobea da etxez aldatzeko asmoa duten pertsonentzat, etxebizitza bat alokatzeko edo erosteko komunitatean.
Donostia eta aldiriak
En Inurri Garbiketak gure bezeroen espektatibak gainditzen ditugu kalitate gorena bilatuz. Donostian eta inguruetan behar dituzun garbiketa-zerbitzu guztiak garatzeko eskarmentua eta gaitasuna dugu./p>
- Konpromisorik gabeko aurrekontua
- Ordutegi malgua
- Prezio lehiakorra
