Ongi etorri, Inurri Garbiketak gara
Gure enpresak, 1989tik haziz, garbiketa munduan suertatu diren behar eta berrikuntzei erantzunez bere bezeroen premiak bikaintasunez asetzea bilatu du eta horrek gure bezeroekin konfiantza eta leialtasun harreman bat sortzea ahalbideratu du.
Donostiako familia-enpresa gara, belaunaldi aldaketa betean dagoena. Gure ardatza gure zerbitzuen kalitatea da, gure bezeroekin konfiantzazko harreman bat sortzera garamatzana.
Gure ezagutzak zabalduz eta gainazal bakoitzak behar dituen puntako produktu eta makina profesionalekin lortu dugu. Eta, esan gabe doa, konfiantzazko langile talde baten bidez. Langile guztiek euren ekarpena egiten dute Inurrik hemen eta orain lehenengo egunean eskaintzen zuen zerbitzu kalitatea ziurtatzeko.
Badakigu etxebizitzan edota egunero erabiltzen ditugun espazioetan garbitasuna maila egokia gordez norberaren ongizate eta bizi kalitatean eragin positiboa duela. Utzi ardura hori gure esku, zure premietara moldatuko gara erabat.
Jarri zaitez gurekin kontaktuanOROKORRA
Sarritan eguneroko edo gainazaleko garbiketarekin ez da nahikoa, garbiketa sakonagoa behar duzu dela etxebizitza, eraikin, lokal, bulego, edota enpresan. Era guztietako espazioez arduratzen gara, euren osotasunean edo eremu zehatzetan.
BIZILAGUN ELKARTE EDO ERKIDEGOAK
Ba al zenekien bizilagun jabekideen erkidego batean garbitasunak eta etxe atariaren egoera onak bizilagunen arteko harreman eta bizikidetza ona errazten dutela? Etxe atariak zein eremu komunak akatsik gabe garbi mantentzen ditugu, bezero bakoitzaren beharretara egokituz.
BULEGO ETA DENDAK
Garbiketa-zerbitzu espezializatua gehien behar duten guneetako bat izan daitezke. Izan ere, higienea eta garbitasuna lan-jardueraren garapenaren eta bezeroari helarazten zaion konfiantza-irudiaren araberakoa izango baitira.
GARAJEAK
Garajea garbi izatea osasunaren eta erabilgarritasun kontua da. Garajetan zikinkeria asko pilatzen da, zeina kaltegarria izan daitekeena. Hura garbitu eta ez pilatzeaz arduratzen gara, garajea egunero erabiltzea desatsegina suerta ez dadin.
KRISTALAK
Kristal garbi batek argitasuna eta barneko espazio batean irekitasuna iradokitzen du, zure bezeroen aurrean islatu egiten zara kristalen bidez… Zure egunerokoan uste duzuna baino mesedegarriagoa suerta daiteke kristal edo eskaparate aratzak izatea. Gu ardura gaitezke euren garbiketaz.
ZORUAK
Mota orotako zoru eta azaletan distira berreskuratu edo indartzeko tratamenduak eskaintzen ditugu. Horrela, irudi orbangabea eta distiratsua lortzen dugu eta espazioak eta inguruneak itxura berritua eta atsegina hartzen dute.
Gure filosofia
Zerk bereizten gaitu beste garbiketa enpresengandik? Edozein familian dagoen komunitate izaerak, konpromisoek eta balioek gure langileen hazkundea ahalbideratzen du eta, horrekin batera, Inurrirena.
- Kontrolpeko prozesuak
- Segurtasuna langileentzat
- Formakuntza eta ikaskuntza
- Esfortzua eta konpromisoa
- Konfiantza eta gardentasuna
Donostia eta aldiriak
En Inurri Garbiketak gure bezeroen espektatibak gainditzen ditugu kalitate gorena bilatuz. Donostian eta inguruetan behar dituzun garbiketa-zerbitzu guztiak garatzeko eskarmentua eta gaitasuna dugu./p>
- Konpromisorik gabeko aurrekontua
- Ordutegi malgua
- Prezio lehiakorra
